Image
Image
Image
Image

Oinarriak

Jaitsi materiala

 

IZEN-EMATEA:

 

Izen-ematea www.elkarsketch.eus atarian, edo Iruñeako elkar liburu-dendetan egin ahalko da, urriaren 24a baino lehen. Plazak mugatuak dira, beraz arin ibili!

 

 


ELKAR SKETCH IRUÑEA MARATOIA:

 

Urriaren 26an, larunbatean, goizeko 9:30ak eta 11:00ak bitartean Iruñeako Comedias kaleko elkar liburu-dendara gerturatu beharko da. Bertan maratoian parte hartzeko materiala banatuko da:

 

  • Moleskine koaderno bat.
  • Moleskine arkatz bat.
  • La Capillan  (Hotel Catedral Pamplona) jasotzeko hamaiketakorako txartela.

  • Iruñeako mapa bat.

 
Arratsaldeko 18:00ak arte izango dute lehiakideek marrazteko epea. Ordu hori baino lehen utzi beharko dute koadernoa Iruñeako elkar Comedias liburu-dendan.

 

 

 

MAPA ETA EGUNEKO LANA:

 

 Emango dugun hiriaren mapan adierazitako lau zonaldeak marraztu beharko dira nahitaez:

 

  • Iruñeko Udaletxea.
  • Santo Domingoko Merkatua.

  • Nafarroako Artxibo Nagusia.

  • Pamplona Catedral Hotel-a

 

 

Lehiakide bakoitzak lau leku hauetako bakoitzean marrazki bana egin beharko du gutxienez, baina hauez gain, hiriarekin zerikusia duten nahi adina marrazki aurkeztu ditzake libreta berean: barrukaldeak, kanpokaldeak, subjektuak, objektuak, eszenak, etab.

 

ADI!! 12:30ak aldera Pamplona Catedral Hotel-ean egingo dugu zita talde-argazki bat atera eta hamaiketakoaz gozatzeko. Ez huts egin!

 

 


ZEIN TEKNIKA ERABILI BEHAR DA?

 

elkarrek lehiakide bakoitzari MOLESKINE koaderno eta arkatz bana emango dio. Derrigorrezkoa izango da marrazkiak MOLESKINE koaderno horretan egitea, baina marrazketa teknika guztiz librea da. Nahi diren margo eta materialak erabil daitezke, eta MOLESKINE arkatza erabiltzea aukerakoa izango da.

 

 

 

KATEGORIAK ETA SARIAK:


1. Kategoria: 16 urtetik gorako helduak.

2. Kategoria: 10-15 urte bitarteko gaztetxoak

3. Kategoria: 10 urtetik beherako haurrak.


Ondorengo sariak emango dira:

· Helduen koaderno onenari saria: 100€ko elkar opari txartela + MOLESKINE oparia.

· Gazte-koaderno onenari saria: 70€ko elkar opari txartela + MOLESKINE saria.

· Haur-koaderno onenari saria: 50€ko elkar opari txartela + MOLESKINE saria.

 

 

 


LANAK ETA ESKUBIDEAK:

 

Parte-hartzaileek marraztutako MOLESKINE libretako irudien eskubideak, maratoira aurkeztean, elkarrenak izango dira. Irudi hauek departamentuaren promoziorako, maratoia beraren promoziorako edo erakusketa bat antolatzeko erabili ahal izango dira.

 


Hala ere, lehiaketa amaitu eta bi hilabetera, marrazkilariak bere koadernoa berreskuratu ahal izango du, hala eskatuz gero, elkar liburu-denda batean jasota.

 


Maratoian parte-hartzeak arauen onarpen osoa suposatzen du.

Izena eman

Antolatzailea

Organizador

Image

Babeslea

Patrocinadores

 
Image

Laguntzailea

Colaboradores

 
Image