Oinarriak

Izena ematea

Izena ematea www.ekosketch.eus atarian edo Gasteizko elkar liburu-dendan egin ahal izango da, irailaren 28a baino lehen. Plazak mugatuak dira, beraz arin ibili!

ekosketch Vitoria-Gasteiz maratoia:

Urriaren 1ean, larunbatean, goizeko 10:00ak eta 11:30ak bitartean Gasteizko San Prudencio kaleko elkar liburu-dendara joan behar duzu. Bertan maratoian parte hartzeko materiala banatuko da:

  • Moleskine koaderno konpultsatu bat.
  • Talens etxeko Sakura errotulatzaile bat.
  • Milan ikatz-ziri bat.
  • Gasteiz hiriko mapa bat.

Arratsaldeko 19:00ak arte izango dute lehiakideek marrazteko epea. Ordu hori baino lehen utzi beharko dute koadernoa elkar liburu-dendan.

Eguneko lana:

Adierazitako bost zonaldeak marraztu beharko dira nahitaez:

  • Maria Inmaculada Katedrala eta Gotzainaren Lorategiak. Ondarearen birgaitzea eta espazio berdeak.
  • Plaza Berria eta Hiriko Udala. Bizitzeko hiriak.
  • Burulleria Plaza. Hiriko espazio bereziak. Muralak.
  • Eskoriatza-Eskibel jauregia eta bere lorategiak. Ondarea eta ekologia.
  • Hirian integratuta dauden elementu ekologiko txikiak: hegaztiak, balkoiak loretan, zuhaitzak, parteak, etab.

Lehiakide bakoitzak bost leku hauetako bakoitzean marrazki bana egin beharko du gutxienez, baina hauez gain, Vitoria-Gasteiz hiri sostengarriarekin zerikusia duten nahi adina marrazki aurkeztu ditzake libreta berean: barrukaldeak, kanpokaldeak, subjektuak, objektuak, eszenak, etab.

ADI!! 12:30ak eta 13:00ak artean Plaza Berrian egingo dugu zita talde-argazki bat atera eta elkar ezagutzeko! Bertan, maratoian parte hartzeko beharrezkoa izango den ZIGILUA jarriko diogu zure koadernoari eta hamaiketako bat ere izango da guztientzat. Ez huts egin!

Zein teknika erabili behar da?

Eusko Gobernuko Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak lehiakide bakoitzari Moleskine libreta, Milan ikatz-ziri eta Talens Sakura errotulatzaile bana emango dio. Derrigorrezkoa izango da marrazkiak Moleskine libretan egitea, baina marrazketa teknika guztiz librea da. Nahi diren margo eta materialak erabil daitezke, eta Milan ikatz-zira eta Sakura errotulatzailea erabiltzea aukerakoa izango da.

Kategoriak eta sariak:

  • 1. Kategoria: 16 urtetik gorako helduak (2000 urtean edo lehenago jaiotakoak).
  • 2. Kategoria: 10-15 urte bitarteko gaztetxoak (2001 eta 2006 urte bitartean jaiotakoak, biak barne).
  • 3. Kategoria: 10 urtetik beherako haurrak (2007an edo hortik aurrera jaiotakoak).

Ondorengo sariak emango dira:

  • Helduen koaderno ekologiko onenari saria:
    100 €ko elkar opari txartela + Paregabeko bi gau Dakota Box kutxa bat + Vitoria-Gasteizko Udalak eta Arabako Foru Aldundiak eskainitako opari sorta.
  • Gazte-koaderno ekologiko onenari saria:
    70 €ko elkar opari txartela + Euskadi sentitu Dakota Box kutxa bat + Vitoria-Gasteizko Udalak eta Arabako Foru Aldundiak eskainitako opari sorta.
  • Haur-koaderno ekologiko onenari saria:
    50 €ko elkar opari txartela + Ametsezko mila eta bat gau Dakota Box kutxa bat + Vitoria-Gasteizko Udalak eta Arabako Foru Aldundiak eskainitako opari sorta.

Lanak eta eskubideak:

Parte-hartzaileek marraztutako Moleskine libreta elkar liburu-dendan uzten dutenean, marrazki horien eskubideak, maratoira aurkeztean, Eusko Gobernuko Ingurumen eta Lurralde Politika Sailarenak izango dira. Irudi hauek departamentuaren promoziorako, maratoia beraren promoziorako edo erakusketa bat antolatzeko erabili ahal izango dira.

Hala ere, maratoia amaitu eta bi hilabeteera, marrazkilariak bere koadernoa berreskuratu ahal izango du, hala eskatuz gero, elkar liburu-dendaren batean jasota.

Maratoian parte-hartzeak arauen onarpen osoa suposatzen du.

Izena eman